Irakeko gerra gezur handi batean oinarritu zela jakin egin genuen.
Azken egun hauetan agerian gelditu da Afganistango gerra bi hamarkada
luzetan gezurkeriek eta gertakizunen manipulazioek elikatua izan dela.
Zer nolako gezurrak sortzen ari dira orain Ukrainiaren gainean zentzuzkoena gerra
bat prestatzea dela sinestarazteko guri?
Kaltetutako herriei bizkar emanda, zenbait herrialde nagusik euren interesak babesten dituzte. Gerra bat lehertuko balitz, hasieran “mugatua” izanik ere, biztanleriarentzat aurretik iragarri ezin diren ondorioak edukiko lituzke. Jakin liteke noiz eta non hasten den, baina ez dago jakiterik noraino zabalduko litzatekeen ezta zenbat iraungo lukeen.
Gaurko zein azken garaiotako gerra guztietan gertatzen den bezala, kaltetuenak eskualdeko biztanleria zibilak izango dira. Hildakoez gain, migratzera behartuak izango dira eta orduz geroztik behartutako pertsona migrante eta babes bila ibiliko direnak izango dira.
Espainia eta bere itunak ez daude arazotik at. NATO aurrez aurre dauden eragile
nagusienetarikoa da. Baina Espainiako Estatua, zeina itun horretako partaidea baita, ez da inolaz ere errugabea, kontrara baizik; Itsas Beltzera, nora itsasontzi mina-dragatzaile bat bidean bazihoan, fragata bat bidaltzearen iniziatiba ere hartu du. Era berean Eurofighter gudu hegazkinez haize hedatze bat eskaini du Bulgarian, Letonian ehunka militarrez eta gerra tresneria ugariz hornitutako beste misio bat mantentzen duen bitartean.
Eta modu honetan, bere buruari “aurrerabidezko” deitzen dion gobernu honek, Ukraniari buruzko Bake Konferentzia bat eskatu beharrean, EEBBekin bat eta gerra berri baten alde egiten du. Gogoratu behar da hemen, Espainia dela Nazio Batuek sustatutako Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Ituna oraindik berretsi ez duen estatuetariko bat –nahiz eta hainbat giza erakundek eta bakearen aldeko eta militarismoaren aurkako erakunde guztiek eskatua izan den-Egoera honen aurrean, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko parte den GERRA HEMEN HASTEN DA taldetik zera esan nahi dugu:
1. Gerra guztien kontra gaude eta inplikaturiko indar militar guztien atzerantz egitea exijitzen dugu.
2. Espainiako gobernuari premiaz exijitzen diogu egungo gatazkan dituen indar militar guztiak erretira ditzala, tropa gehiago ez bidaltzeko eta gatazkan dauden herrialdeei armak esportatzeko edozein lizentzia bertan behera uzteko.
3. Era berean gobernuari NATOrekin haustea exijitzen diogu. Itun militar honek ez dauka arazorik Europako zein munduko herrien kontra jotzeko bloke geoestrategiko den heinean duen posizioari eustearren.
4. Armadek, euren kultura zaharkitua, euren esku hartzekoak eta armamentua,
matxismo anakronikoz beteriko eredu sozial gaiztoa osatzen dutela eta baliabideak beharrik gabe irion egiten dituztela adierazten dugu. Eta hala ere, pobrezia eta giza baztertzearen kontrako programak ezartzeko, osasun izurrien aurka borrokatu eta ikertzeko, ingurugiroaren gainbeheraren eta aldaketa klimatikoaren kontra lan egiteko, baliabide beharrezkoak direla aldarrikatzen dugu. Era berean militar industria osoa desegitearen eta birmoldatzearen alde egiten dugu.
5. Azkenik herritar guztiak deitzen ditugu eta giza erakundeei gonbitea egiten diegu
mobilizatzeko eta gerra goraldi hau gelditzeko.
GERRARI EZ!
Otsailaren 6a, igandea, 12:00ean, Arriaga Plazan, BILBAO
Leave A Comment