Yves, Samba, Daouda, Armand, Luc, Roger Chimie, Larios, Youssouf, Ousmane, Keita, Jeannot, Oumarou, Blaise eta izena ezagutzen ez dugun beste lagun bategatik.
Gaur, otsailak 5, Tarajaleko tragediaren zortzigarren urteurrenaren bezperan, momentu honetan Ceutako Tarajal hondartzan daudenekin elkartasunean bildu gara. Tarajal, gure 14 lagun eta anaien heriotzaren lekukoa izan zen, Heriotza horiek sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren erruz gertatu ziren, sustatzen dituen politikek, baliabide gutxiago dituzten etnia eta arraza profil jakineko pertsonak gaitzesten eta baztertzen baititu, ikusezin bihurtu eta biziaren eskubidea ukaturik. Bizitza, segurua ez bada, ez da-eta bizitza.
Europa eta Afrikaren arteko mendebaldeko mugan 2021 urtean zehar hil edo desagertu diren 4.404 pertsonengatik, itsasoaren hondoan hilik geratu diren pertsona guztiengatik, izenik gabe hobiratu zirerengatik, basamortutik atera ez zirenengatik, egunero mugaren krudeltasuna, bazterkeria eta arrazakeria jasan behar dutenengatik. Ez ditugu ahazten Euskal Herrian hildako zazpi migratzaileak.

SALATZEN DUGU:
– Migratzaileen etengabeko kriminalizazioa.
– Gaur egungo Atzerritarrei buruzko Legeak hegoalde globaleko pertsonei legezko modu
seguruan migratzea galarazten diela, migratzeko bizia arriskuan ipini behar dutelarik.
– Segurtasuna ezartzeko industria militarrak pertsonei zirkulazio librearen eskubidea
galarazten diela.
– Herri Administrazioek eta bereziki Barne Ministerioak gardentasunik gabeko opakutasun
betean jarduten dutela..
– Harrera egiteko sistema duina ezartzerakoan Gobernuak eta Herri Administrazioek erakusten duten utzikeriak, pertsonak beren eskubideak urratuta ikusteko arriskuan jartzen dituela, pertsona hauek baldintza tamalgarri ezin txarragoetan iraun behar dutelarik.
– Burokrazia, ikusezintasuna eta Hego aldeko mugan hil diren pertsonekiko sentsibilitaterik eza, desagertuta dauden milaka pertsonen familiak zapaltzeko beste tresna bat direla.

Honegatik guztiagatik, EXIJITZEN DUGU:
– Giza Eskubideen Adierazpenean, Haurren Eskubideen Hitzarmenean eta Iheslarien
Estatutuan jasota dauden eskubideak errespetatzen eta bermatzen dituen harrera sistema duina sortzea.
– Gizakien salerosketaren kontrako baliabide eraginkorrak eta benetako babesa.
– Atzerritarrak barneratzeko zentroak ixtea.
– #Erregulazioa orain.
Gorroto, arrazakeria eta xenofobiazko diskurtsoen kontrako neurri zehatzak eta behar besteko baliabideak dakartzaten politika publikoak.

Migrazioa eskubidea delako. Legezko bideak. Bide seguruak
TARAJAL, EZ DUGU AHAZTEN!