2023rako gure desiorik onenekin batera oihu egiten dugu:
Inor ez kalean bizitzera behartuta!
Urrian, kale gorrian lo egiten duten pertsonei buruz egiten den bi urtean behingo zenbaketan, Bizkaian 350 pertsona inguru aurkitu ziren, gehienak migratuak eta arrazializatuak, baina errealitateak dio dezente gehiago direla, eta urtetik urtera egoerak okerrera egiten du. Egoera hori saihesteko eskumenak eta baliabideak daude, baina borondatea falta da.
- urtean zehar, gizarte gisa, ez gara gai izan PERTSONA GUZTIENTZAKO OINARRIZKO ESKUBIDEAK ZIURTATZEKO. Horien artean:
- Elikadura osasuntsua eta orekatua egunero, hainbat aldiz.
- Errolda izatea, hura gabe ez gara existitzen. Errolda sozialak zati txiki bat baino ez du estaltzen.
- Etxebizitza izatea. Etxegabetzeak gelditu behar dira, alokairu-merkatua arautu eta etxebizitzak erraztu. Euskadin 90.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik.
- Lehen egunetik osasun-arreta publikoa, doakoa eta kalitatezkoa jasotzea.
- Larruazalaren koloreagatik ez diskriminatzea, ezta profil etnikoagatik identifikatzea ere.
- Heziketa jasotzea eta lanbideetan formakuntza ahal izatea, bai Lanbideren bidez, bai beste aukera batzuen bidez.
- Enplegu bat lortu ahal izatea. Atzerritartasun-legeak nabarmen mugatzen die enplegurako sarbidea migratzaileei.
Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Bizkaiko Udalek Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea eta Zerbitzuen Zorroari buruzko 185/2015 Dekretua bete gabe jarraitzen dute. 2019tik ez da plan estrategiko berririk egin, aurrekoan antzemandako akatsak konpondu eta benetan aplikatzeko.
Gainera, Bilbon, Migratzaileak Gizarteratzeko Euskal Itunaren sinatzailea, gutxienez kalean bizi diren 220 pertsonekin, aipatu den bi urteko zenbaketaren arabera, aterpetxeetara sartzea zaila eta salbuespenezkoa da, plaza gutxi daudelako eta bete beharreko baldintzegatik -gutxienez 3 hilabetez Bilbon egon dela frogatu behar da- eta, gainera, behin aterpetxe horien barruan egonda, zigorren, iraungitako elikagaien, paternalismoen eta mehatxuen testigantzak entzuten ditugu. Noizko baldintza duinak bermatzen dituen auditoria bat horietan guztietan?
Neguko zerbitzuei dagokienez, muturreko hotza dagoenean eta sartzeko baldintza gutxiago daudenean, irikierako nekez uler daitezkeen muturreko baldintza klimatologikoak eskatzen dira –4 gradutik beherako tenperaturekin soilik irekiko litzateke–, eta baliabide horiek hutsik eta erabili gabe egoten dira neguko zatirik handienean.
Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:
Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari, etxebizitza duina eta pertsona guztientzako oinarrizko eskubide guztiak bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak erabil ditzaten, beren legeek agintzen dietenaren arabera.
KALE GORRIAN BIZITZEAK HIL EGITEN DU!
ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA GUZTIENTZAT!
Leave A Comment