ALKATE JAUNA, Hussein, Atxuri Harreraren kidea, aspalditik zegoen kalea Bilbon, beste asko bezala (Bilbon bakarrik, 250 pertsona baino gehiago etxerik gabe 2022ko zenbaketaren arabera). Hussein Espainiako Estatura iritsi zen Balkanetako bide luze eta arriskutsuaren ondoren (Marokotik Turkia, Grezia, Serbia, etab.). Grezian, erresidentzia paperik ez izatea falta administratiboagatik, Schengen eremutik kanporatzeko agindua eman zioten, beste askori bezala atzerritar lege ankerra aplikatuz. Giza eskubideen aldeko erakunde eta elkarteek behin eta berriro salatu izan duten legea aplikatuz.
Esan nahi dizugu, paperik ez izateagatik pertsona migratzailea ez dela gaizkilea, baizik eta pertsona zaurgarri eta eskubiderik gabea. Klandestinitatera eta kriminalizaziora kondenatua, lana izateko oinarrizko eskubiderik gabe. Hussein eta beste hainbeste pertsona, migratutako pertsonak dira, Euskadin gaur egun dauden adineko pertsona asko bezala, 50eko eta 60ko hamarkadetan emigratu zutenak Galizatik, Gaztelatik, Andaluziatik, Bizkaira bizitza hobe baten bila etorrita. Ez dezagun ahaztu garai hartan mespretxatuak izan zirela migratzaileak izateagatik, eta gaur egun, bestearekiko gorroto hori, Hego globaletik datozen pertsonekiko, arrazakeriaren indarkeriaren pean jarraitzen dela kasu honetan erakundeak abalatuta.
ALKATE jauna, Houssein kalean bizitzearen egoera latza pairatzen ari zen arren, izena emanda zuen, hizkuntza ikasteko, gehiago prestatzeko, bere herrian lehendik aritu izan zen lanbideetan, hemen eskatzen diren tituluak lortzeko. Horrela, Atxurin, Bilbon bizi-proiektua aurrera eramateko. Era berean Atxuri Harrera auzoko elkarteko parte dugu eta bertan, egunero biltzen zen, ilunabarrean, informazio-une bat, eguneko bizipenak, tea eta abar taldearekin partekatzeko.
ALKATE jauna, eraman zuten egun haietan, Husseinek hotz handiko egunetarako udal baliabide baten lo egiten ari zen (azkenean ireki zutena, egun gutxi batzuetarako eta zerbitzu gutxirekin) eta, kasualitatez? irteeran atxilotu egin zuten. Epaiketa azkar baten ondoren, Murtziako CIEra eraman zuten, gero Kanariar Uharteetara bidali zuten, eta handik Aaiunera bidali zuten, Ouchdatik 1.500 km baino gehiagora, Marokoko bere jaioterria, inolako deliturik egin gabe. Une batez jarri al zara bere azalean?. Imajinatu dezakezu bere etxera berriro iristeko unea, lur jota, Europara iristeko hainbeste diru eta ahalegin inbertituaren frustrazioarekin eta lortu ondoren, Lege bidegabe horrek, zure lankidetza “paregabearekin”, etorkizun hobearen ametsa milaka zatitxoetan hautsi izana?
ALKATE jauna, Atzerritartasun Lege horri laguntzen jarraituko diozu, hainbeste aldiz giza eskubideen aldeko erakunde, entitate eta elkarteek salatu ondoren? Kanporatze, identifikazio etniko (Udaltzaingoa eta Ertzaintza, Polizia Nazionalaren laguntzan) eta udal-etxebizitza desalojo etb gehiago egiten?
ALKATE jauna, gure kidea zure “gerrra labanagileari” hauteskunde kanpainarekin gurutzatu zen eta hala leporatu izan diozu hainbat komunikabidetan, gaizkilea izatea, arriskutsua izatea, bere hutsegite bakarra erresidentzia-paperak ez edukitzea zenean, pertsona migratua izatea, kasu honetan, familiarentzako mantenuaren eta etorkizun hobearen bila.
Era berean, akusazio bera erabili zenuen Atxuriko kantxak ixteko, bertan lo egiten zuten pertsona migratzaileak kriminalizatuz, delinkuentzia babesten zelako argudio faltsupean. Paperik ez izatea hutsegite administratibo bat besterik ez denean, hala nola trafiko-isuna izan daitekeen bezala.
Alkate jauna, zure Harrera eta Inklusio Planen falta, SMUS Bilboko larrialdi-zerbitzuaren kolapso kalkulatua, Udaltzaingoa erabiliz legez kanpoko etxebizitzen desalojoak udal-etxebizita hutsak egonik, legez kanpoko identifikazioak profil etnikoagatik, etb, honako gauza hauek dira pertsona migratu eta arrazializatuen bizitza batez ere, duintasunez bizi ahal izatea oztopatzen dutenak.
Harrera duinerako baliabide gehiago behar eta exijitzen ditugu! Migrazioko, inklusioko eta kulturartekotasunean aniztasuneko poiltika berak gauzatzea. Egin daitezelaeraEgin dezagun Bilbo hiri inklusiboa, ez bakarrik hitzez.!
Inor ez kalean! Erregularizazioa eta Eskubideak Guztientzat!
Atxuri Harrera, Bizkaiko SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatuak
Leave A Comment