Zuzendaria: Chus Gutiérrez

Urtea: 2008

Ekoizpenaren herrialdea: Espainia

Iraupena: 95 min.

Generoa: Fikzioa

Hamarkada honen hasieran, itsasartea patera batean zeharkatu nahian zebiltzan 11 gazte marokoarren gorpuak aurkitu ziren Rotako hondartzetan. Hauen arropen azterketak 11 nerabeok haran berdinekoak zirela iradoki zuen, Hansalakoak hain zuzen ere. “Hansalara itzulera” filmak jazotako hori bi pertsonaiaren begietatik berregitea du helburu; hileta zerbitzuetako enpresaria den eta heriotza hauekin negozioa egitea jomuga duen Martin, eta Leila, gazte horietako baten arreba.

Biak ala biak gorpuak furgonetan batean aberriratzeko abenturan murgilduko dira, bidaian zehar haien sinesmen guztiak birplanteatzera iritsiko direlarik, pairatu beharko dituzten bizipen moralen intentsitatea dela eta. (FILMAFFINITY)