Bilboko Udaletxeak krisi humanitarioaren eta auzokideekiko elkartasunaren aurrean, auzoko
kantxen itxierarekin erantzuten du; non Afrikar jatorriko gazte migratzaileek hilabeteak daramatzate bertan lo egiten.
Dozenaka gazte migratzaile 8 hilabete daramatzate Atxuriko kantxetan lo egiten. Etxebizitza baliabide bat lortzeko Udalaren eraginkortasun ezaren aurrean, Atxuriko auzokideok euren gauzak gordetzeko espazio bat eta lo egiteko espazio bat eskaintzea erabaki dogu.
Bidegabekeriaren aurrean, auzo elkartasuna.
Urtarrilaren 3an, Bilbon etxerik gabeko emakume bat hil zen eta ordu gutxira, Udalak kantxak hesitu zituen, pertsona horiek bertan gaua igaro ez zezaten. Inork ez du nahi gazte hauek kantxetan lo egin behar izatea. Harrera elkarte eta bertako auzokideok hilabeteak daramatzagu etxebizitza irtenbide duin bat eskatzen. Hesiak jartzea ez da irtenbidea.
Auzokideok eta elkartasun erakundeok erabaki horren atzean dagoen arrazakeri soziala eta
instituzionala salatu nahi dugu.
Ezer baino lehen, gure elkartasuna adierazi nahi diogu Mohamed El-Bachir-i, duela egun batzuk Galdakaon hilik aurkitu zuten adingabeari. Instituzioek zein komunikabide askok gertatutakoa modu arrazistan erabiltzearen beste adibide bat izan da. Beste leku batzuetatik lurralde honetara bizitzera etortzen diren pertsonek ez dutela harrera duinik jasotzen uste dugu. Gure elkartasun osoa
bidaltzen diegu Mohamedi, bere familia eta lagunei eta Arratiako harrera sareari txalo bero honen bidez.
Atxurira bueltatuz, adierazi nahi dugu inork ez duela nahi gazte horiek kantxetan lo egin behar
izatea. Auzo-elkarteak eta harrera-elkarteak hilabeteak daramatzagu bizitegi-irtenbide bat eskatzen.
Aterpe-ohe hutsak eta 8.000 etxebizitza huts dituen hiri batean, hesiak jartzea ez da irtenbidea.
Eta, jakina, badakigu ez dela baliabide faltagatik. Zenbat kostatu dira lotsaren hesi hauek? Eta beste adibide bat, atzo bertan Bilbon aterpetxe berri bat sortuko zela iragarri zen: Udalak Next Generation funtsetatik 2,6 milioi inbertituko ditu aterpetxe bat eraikitzeko. Baina ez aterperik gabeko pertsonentzako aterpetxea, Donejakue bideko erromesentzako aterpetxea baizik. Zeintzuk dira udal honen lehentasunak?
Gure bilera-eskakizunak ez dira erantzunak izan. Gure ustez, gobernuak ezjakintasunetik, gorrototik eta beldurretik begiratzen duen pertsona talde baten iritzietatik gidatu da, iritzia ere udalaren propioa izanik. Onartezina izan da Barruti Kontseiluaren instrumentalizazioa, auzokoak ez diren
elkarteek itxieraren aldeko botoa eman zezaten. Atxuri auzo anitza, bizia eta solidarioa da.
Burdinezko hesi hauek ez gaituzte geldituko.
Era berean, onartezina da udalak pertsona talde horri entzutea, eta ez auzoko gainerako kolektibo eta elkarteei. Gogoratu nahi dugu abenduaren 10ean pertsona horiek manifestazioa egin zutela udal honen aurrean. 20 pertsona baino gutxiago egon ziren. Eta, hala ere, urtarrilaren 4an, Atxurin 300 pertsona baino gehiago elkartu ginen lotsaren burdin hesiak kentzen eskatzeko. Ebidentzia horren
aurrean, nori entzuten dio udal honek? Gure buruari galdetzen diogu ea Udalak gure elkarrizketa- eskaeretako bati erantzungo dion, azken 6 hilabeteetan 3 izan baitira.
Gainera, itxiera honek auzoak defendatutako eta irabazitako espazio honen kaltetzea eragiten du.
Gure seme-alabek espazio ireki eta estali batean jolastea nahi dugu, eta ez burdinazko kaiola batean.
Hesiak ez dira gizarte premiekiko eta auzo elkartasunarekiko erantzunik. Lotsagarriak eta arrazistak diren hesi hauek gobernu taldearen aurkako oinarrizko hitzarmenen aurkakoak dira. Hitzarmen horiek Balioen Gutunean eta Migrazioarekiko Patu Sozialean jasota daude.
Koherentzia eta pertsonen eta auzoen aldeko apustua exijitzen dugu. Udaletxeari, eta erabaki honen atzean dagoen administrazioari, hesiak kentzea eta pertsona hauei legearen araberako etxebizitza aukera duinak eskaintzea exijitzen dugu.
Dena dela, Atxuri auzo anitza, aktiboa eta solidarioa da. Hesi hauek ez gaituzte geldituko.

Atxuri Harrera