Abuztuaren hamaieran, 859 pertsona ito dira. Kopurua,dagoneko handiagoa izango da gaur.

Eskandalagarria den zenbakia bada ere, kopuru “ofiziala” da, erreala ezin irudikatu, inolako lekukorik gabe maiz gertatzendiren naufragioak asko dira-eta.

Itsasoak dakarkiguna

Itsasoak dakarkiguna. Oee Getxo – Berango.

Uztailaren amaieran, tragegia bat gertatu zen Mediterraneon, aurreikusitako tragedia, eta,beraz, ekidin ahal zena. Txalupa bat irauli zen, eta bertan bizitza hobe baten bila bidaiatzenzituzten 300 pertsonetatik 170 pertsona hil ziren. Ez zegoen salbamendu-ontzirik inguruan,erreskateak uko eta zigortu egiten duen Europar Batasunaren politika kriminalarenondorioz. Jaso zuten sorospen bakarra zonaldean lanean ari ziren arrantzaleen eskutik etorrizen, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten.

Hile horren hasieran bertan, 86 pertsona garraiatzen zituen beste ontzi bat irauli egin zenTunisiako itsas-ertzeen aurrean. Soilik lau pertsona atera ziren bizirik.

Beste aldetik, abuztuaren hasieran, Open Arms Salbamendu ontziak 121 pertsona, gehi beste39 gehiago, erreskakatu zituen, baina hurbil zituen portu guztiak itxi zizkioten. Italia etaMalta, naufragiotik gertuen ziren estatuen blokeo kriminalaz gainera, Europako besteestatuetatik ere ez zieten harrera-aukerarik eskaini bertan ziren pertsonei, eta soilik hasiziren mugitzen egoera etsigarri bihurtu zenean.

Data berdinetan, Ocean Viking, MSF eta SOS Medidterranée erakundeen ontziak, Libiakokostaldearen aurrean salbaturiko 85 pertsonak zeramatzala, Europar Batasunaren utzikeriabera sufritu du.

Kasu hauek, eta laguntza zein sorospenaren kriminilazioak, Sea Watch-eko Carola Racketekapitainarena edo Open Arms ontziarena kasu, agerian uzten dute pertsonamigratzaileekiko Europaren babes- eta laguntza- politikaren krudeltasuna. Migrazioageldiarazi eta exenplu giza erabiltzeko asmoz, Europak erabaki du gurera etortzen direnpertsonak itota hil egin behar dutela!!!! Hilobi komun bihurtu duten Mediterraneon.

Hauek dira, azken finean, itsas genozidioak, Europako presidentzia-jauregitik diseinatuta,Libiako eta gutxieneko berme demokratikorik ez dituzten herrietako talde armatuekinakordioetara heltzen diren berberek bultzatuta.

Hori dela eta, aurten ere, salatu nahi dugu itsasoak gurea dena itzultzen digula, itotakopertsona horien hilotzak. Eta gure erantzukizuna era bada, ez laguntzeagatik, ezbabesteagatik, bai ukatzen diegulako bai lege kriminalen aurrean ezer egiten ezdugulako…

Berriz ere gogoratu behar dugu, derrigorrezko betebeharra dela itsasoan itotzeko arriskuandagoen edonor salbatzea, baina ez soilik giza-legea edo zentzuzkoa delako, baizik etanazioarteko zuzenbidean jasota dagoelako besteak beste Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio Batasunaren Konbentzioan.

Horregatik guztiagatik: ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!